header image

HELBIDE BERRIA

Publikatua: irggaztelu | Urria 25, 2010 | 12676 Iruzkin |

Hau blog honen azken post-a da.

Hemendik aurrera helbide honetan aurkituko gaituzue:

sanikolas99b.ikasblog.net

Non sailkatua: gelakoak

GU MARGOLARI

Publikatua: garazi99 | Ekaina 25, 2010 | 12283 Iruzkin |

 Post hau aspaldi idatzi nuen. Orain argazkiak ere badaude eta…Hor doa!

“Maiatzaren zazpian, Maite (beste gelako ikaskide baten ama) izeneko margolaria etorri  zen gelara kamisetak gurekin margotzera. Lehendik etorrita zegoen beste gauza bat egitera.

Kontatzen nengoen bezala,  kamisetak egiten gaude orain. Gauza askotako materialak erabiltzen ditugu eta forma askotakoak.

Bakoitzak bere gustuko erara egiten ari da. Batzuk libreak, beste batzuk Athletic-ekoa…

Maitek beti esaten du oso txukun eduki behar dugula dena.

Batzuk bukatuta dute eta oso politak daude, baina bukatu gabeak ere izugarriak dira!”

GURE MARGOLANAK:

Non sailkatua: gelakoak

ANIMALIEN INBASIOA KARRANTZAN

Publikatua: jonander99 | Ekaina 4, 2010 | 11637 Iruzkin |

Lehengo egunean, ostiralean, Karrantzara joan ginen, 9:00etan. Autobusean Ice Age 3 ipini ziguten. Azkenean heldu egin ginen.
Gu Karpinen sartu ginen eta animaliei buruzko bideo bat ikusi genuen.

Geroago animaliak ikustera joan ginen: dortoka asko zeuden, pumak ere bazeuden, ostrukak, hartzak, kaimanak, krokodiloak, iguanak…
Gaizka, David, Ander S.J eta ni fosil batzuk ikustera joan ginen, batzuk 500 milioi urte baino gehiago zituzten eta oso interesgarriak ziren.
Dinosauruak ikustera joango ginen, baina Pozalaguako kobazuloa ikusteko ordua egin zitzaigun.

Kobazulo hori naturala zen, ez zen inoiz inor bizi. Hor estalaktitak eta estalagmitak zeuden. Ikusi genituen eszentrikoak ere eta ez zekiten nola sortzen ziren.

Kobazuloa ikusi ondoren, bazkaltzera joan ginen. Zigorrek bere ur pistolarekin busti gintuen eta oso ondo pasatu genuen.
Guri txangoa asko gustatu zitzaigun, baina azkenean bueltatu izan behar genuen.

Egun horretako argazkiak:

Get the Flash Player to see this player.

Non sailkatua: gelakoak

ORDENAGAILUAK ERABILTZEN

Publikatua: kerman | Ekaina 4, 2010 | 13018 Iruzkin |

 ordenadoreak-003.jpg

Azkenean iritsi ziren ordenagailuak!

Lau hilabete baino gehiago itxaron genuen.
Ordenagailuak matematika, ingelesa, gaztelania, euskara eta ingurunea lantzeko erabiliko ditugu.

Ordenagailu bana daukagu.
Gorka maisuak internet jartzen digu IKASYS -en (Ikaskuntza programan) sartzeko.

Espero dugu ordeagailuekin asko ikastea.

Non sailkatua: gelakoak

JOXAN ORMAZABALEN OMENEZ

Publikatua: markel1998 | Maiatza 28, 2010 | 11627 Iruzkin |

joxan2.jpg    Badakizue nor zen Joxantonio Ormazabal (Zegama, 1948-2010)? Ba… idazle bat zen. Mendian hilik aurkitu zuten maiatzaren 2an, zorigaiztoko istripu baten ondorioz.
Bere omenez idatzitako liburu batzuen zatiak aukeratu, grabatu eta blogean eskegi ditugu.
Ez da lan mardula izan!
Hona hemen liburuen izenak eta irakurleak:

KASKARINTXO (1983)
Irakurleak: Jasone, Iker B. eta Markel

KOTTI (1984)
Irakurleak: Kerman S.J., Iker U. eta Ander U.

MARGOLIN (1990)
Irakurleak: Uxue, Lur eta Jone

PATXIBUSA (1991)
Irakurleak: Garazi, Aitor eta Samir

SATURNA (1992)
Irakurleak: Iker I., Josu eta Jon Ander

MARIPERTXENTA (1993)
Irakurleak: Maddi, Irati eta Nahia

AMONA BIZIKLETAN (2000)
Irakurleak: Ainara, Maider eta Kerman B.

AMAREN TITI-XORROAK (2007)
Irakurleak: Jon, Aritz eta Amaiur

ILUNORDUAK ETA ARGILAURDENAK (2007)
Irakurlea: Ander S.J.

Non sailkatua: gelakoak

IRAKURKETA BEREZIA METROKO PLAZAN

Publikatua: irati | Maiatza 4, 2010 | 16168 Iruzkin |

Apirilaren 23an “Nazioarteko Liburuaren Eguna” ospatzen da.
Hori dela eta, urduriarekin batera, Metroko Plazara igo ginen jendeaurreko irakurketa egitera.

Urte honetako gaia Dinosauroen garaia izan zen.

lib0810_15_gero_kika_supersorgina_eta_dinosauroak.jpg

Guk “Kika eta dinosauroak” ipuineko hirugarren atala aukeratu genuen. Hamar minututan irakurketa izan behar zen eta gelako guztiok pasatu ginen mikrofonotik.

Argazkiak:

Get the Flash Player to see this player.

Non sailkatua: gelakoak

ON EGIN!

Publikatua: jone99 | Maiatza 4, 2010 | 11216 Iruzkin |

Pintxoak gustatzen zaizkizue?
Ba… guk, ostiralean, apirilaren 23an, “PINTXO EGUNA” antolatu genuen.
Oso ondo pasatzea eta bapo-bapo jartzea lortu genuen.
Sei taldetan banatu eta hamabi eta erdietan pintxoak prestatzeari ekin genion.
Talde bakoitzak zuku edo irabiakiak eta bizpahiru pintxo prestatu behar izan genituen.

Hemen duzue Iker, Ander eta maisu Gorkak egindako prestaketetako bideoak:

Get the Flash Player to see this player.

Pintxoak prestatu ondoren, talde bakoitzak bere azalpenak eman zituen: pintxoen izenak, osagaiak, edariak…

Ikusi azalpenak:

Iker, Jon, Maider, Samir eta Uxue:

Get the Flash Player to see this player.

Maddi, Nahia, Ander eta Aitor:

Get the Flash Player to see this player.

Iker, Jone, Iker eta Kerman:

Get the Flash Player to see this player.

Kerman, Lur, Aritz eta Amaiur:

Get the Flash Player to see this player.

Ainara, Ander, Jasone eta Jon Ander:

Get the Flash Player to see this player.

Garazi, Josu, Irati eta Markel:

Get the Flash Player to see this player.

Azalpenak amaitzean, jateari ekin genion. Gozo-gozoak zeuden denak eta eguerdi ederra pasatu genuen guztiok batera.
ON EGIN!

Non sailkatua: gelakoak

LARRABETZUKO ARGAZKIAK

Publikatua: maddi99 | Apirila 26, 2010 | 12313 Iruzkin |

Aurreko post-ean agindu genizuen bezala, hemen dituzue Larrabetzun ateratako argazki batzuk. Barkatu eragozpenak.
Get the Flash Player to see this player.

Non sailkatua: gelakoak

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA EKOLOGIKOA LARRABETZUN

Publikatua: ikerb99 | Apirila 21, 2010 | 11284 Iruzkin |

Apirilak 16an, ostiralez, Larrabetzura joan ginen eguna pasatzera.
Motxilak Gorkaren amaren etxean utzi eta belardi batetik pasatu ondoren hasi zen ibilbidea.
Lehenengo Gorkaren lagun bat ikusi genuen (Emilio) eta hark ardiak eta arkumeak erakutsi zizkigun. Eta arkumeak besoetan hartu genituen.
Ibilbidea jarraituz, Jose Antonioren berotegietara heldu ginen. Berak nekazaritza ekologikoa lantzen du. Hainbat landare mota ikusi genituen, eta guk prestatutako galderei erantzuten saiatu zen. Bere azalpenak oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun.
Geroxeago, mota desberdinetako sagarrondoak ikusi genituen.
Jarraian Iratirekin (Gorkaren ilobarekin) topo egin genuen eta ibilbide osoan lagundu zigun.
Mendi baten pinudia zeharkatu ondoren, Goikoeleizaldera heldu ginen. Han, Jaioren oilategian bere oiloak eta oilarrak ikusi genituen. Jaio abeltzaintza ekologikoa lantzen du. Oiloak ez zeuden kaioletan sartuta, kalean baizik.
Azkenik, goseak amorratzen eta nekaturik, Gorkaren amaren etxera itzuli ginen bazkaltzera. Eta dutxa ederra hartu genuen mangerarekin.
Joateko ordua heldu zenean, autobusa hartu eta ikastolara suntsiturik bueltatu ginen.

Argazki muntaia osatzen dugunean blogean eskegiko ditugu.

Non sailkatua: gelakoak

JULEN GABIRIA GUREAN

Publikatua: amaiur | Martxoa 25, 2010 | 10488 Iruzkin |

Hilak 22an, astelehenez, “Metro bateko letrak” liburuaren idazlea etorri zen gure ikastolara: Julen Gabiria.
Julen 37 urtetako galdakoztarra da.
Nahiz eta enpresa zientziatan eta soziologian lizentziatua izan, gaur egun idazlea eta itzultzailea da.
Arratsaldeko hiruretan etorri zitzaigun eta aurretiaz prestaturiko galderak egin genizkion.
Julen etorri baino lehen “Metro bateko letrak” liburua irakurri genuen eta gure galdera gehienak horren inguruan prestatu genituen.
Galdera guztiak gogoz erantzun zituen, baina beste hainbat gauzataz ere hitz egin zigun: bere gazte denboraz, familiaz, ikasketaz, idazten dagoen azken liburuaz, idatzitakoez…
Liburu honetan oinarrituta, Hortzmuga taldearekin “Metro bateko ametsak” antzezlana aurkeztu zuen.
Elkarrizketa amaitu ondoren, 50 ume sinadura eske hurbildu ginen berarengana.

Julen Gabiria ezagutu nahi baduzue hemen daude bisitaldiaren argazki batzuk:

Get the Flash Player to see this player.

Non sailkatua: gelakoak

Older Posts »

Categories